Uztailaren 16an, Aniztasun Eguna ospatuko da Azpeitian. Kultura anitzetako azpeitiarrek beraien herrialdeetako hizkuntza, musika, jatekoa, arropak eta abar ezagutaraziko dituzte Azpeitia herri anitza dela erakutsiz goizeko 11.00etatik eta 14.00etara bitartean plazan.

Iaz ospatu zen estrainekoz Anistazun Eguna Azpeitian. Aurten Bolivia, Paraguai, Peru, Nikaragua, Sahara, Venezuela, Mali, Senegal, Nigeria, Pakistan, Honduras, Salvador, Ruanda eta Euskal Herriko herritarrek hartuko dute parte festan. Postu desberdinak egongo dira plazan, herrialde horietako kulturen ezaugarri esangura-tsuekin koloreztatuta eta jatekoaz, jantziaz eta artisautzaz horniturik. Plazan bertan, herrialde ezberdinetako dantza eta abestien ikuskizunaz gozatzeko aukera ere izango da.

Kulturartekotasuna

Azpeitiko Udala dago Aniztasunaren Egunaren antolakuntzaren atzean. “Kultura desberdinetako soinuz, usainez eta kolorez jantziko da Azpeitiko plaza, azpeitiarren aniztasuna plazaratuz eta kulturartekotasuna sustatuz. Festaren bitartez, elkarren kulturen berri izateko aukera izango da, herritarren arteko elkarbizitza susatzea eta elkar ezagutzeko plaza bat eskaintzeko helburuari eutsiz. Herritarren artean sareak eraiki-tzeko, elkarren berri izateko eta zurrumurruekin amaitzeko espazioak eraikitzen eta politikak egiten jarraituko du Udalak aurrerantzean ere”, adierazi zuen Azpeitiko Udalak Aniztasun Egunaren aurkezpenean.