Irurako Udalak jakinarazi du uda garaierako bi igerileku jarri dituela Trinketeko aparkalekuan. Aste honetan jarri dituzte eta uztailaren 28ra bitarte irekita egongo dira bi igerilekuak, astelehenetik ostiralera. 16.00etan ireki eta 19.00etan itxiko dira.

Bi igerilekuen tamaina ezberdina denez, Udaletik jakinarazi nahi izan dute bietatik txikienak sei pertsonentzako edukiera izango duela gehienez, eta handian hamabi pertsona sartu ahalko dira. Igerileku handian 2015. urtean edo lehenago jaiotakoak sartu ahal izango dira eta 2019 eta 2020 urteen artean jaiotakoak heldu baten laguntzaz sartu beharko dute igerileku ertainera.

Gainera, igerilekuen erabilera egokirako zenbait ohar zabaldu nahi izan ditu Udalak. Sorosleari momentu oro kasu egiteaz gain, uretara sartu aurretik dutxatzea derrigorrezkoa dela azpimarratu dute. Txandak eta ilarak ere errespetatu beharko dira eta igerilekuaren inguruko eremuan ezingo da jan eta edan.