Errenteriako Jai Ba-tzordeak egindako agerraldian azpimarratu duenez, madalenetako egitarau zabala prestatu dute aurten ere, hilabetetako lanaren ondorioz.

Honenbestez, uztailaren 21etik 25era arte, 130 ekintzatik gora antolatu dituzte herritar eta bisitari guztien gozagarri: erakusketak, an-tzerkia, kirol jarduerak, danborradak, dantza, lehiaketa eta dastaketa gastronomikoak… Horietatik guztietatik 50 inguru izango dira musika emanaldiak, publiko eta gustu ezberdinei zuzenduta.

Bestalde, jakinarazi dutenez, elkarlanaren lehenengo topagunea izango den 21eko herri bazkariko tiketak salgai daude. Uztailaren 12a arte izango da erosteko aukera ondorengo lekuetan: Reyna taberna (Zumardia) eta Xera Gastroteka (Xabier Olaskoaga plaza).

Aurreko urteetan bezala, hiru menu egongo dira aukeran. Haurrenak hamar euro balioko du eta helduenak eta beganoak, biek 16 euro. Menu beganoa aukeratzen dutenek, tiketa erosteaz gain, mezu bat bidali beharko dute kultura@errenteria.eus helbidera.

Festetako zapiak ere salgai jarri dira auzo guztietako ohiko establezimenduetan sei eurotan.

Azkenik, eraso matxistarik gabeko jai batzuk eskatu dituzte Jai Batzordetik.