Udalak 2023ko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdia kaleratu du. Horiek eskatzeko epea iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasi zen eta irailaren 15era arte egongo da irekita.

Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira. Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura eta guztira 37.600 euro banatuko ditu Udalak. Alde batetik, 16 urtetik beherakoentzat udako ikastaroak antola-tzen dituzten ikastetxeentzat, 9.800 euro. Bestetik, euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteentzat 7.000 euro eta euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrentzat, baita euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrentzat ere, 17.000 euro. Azkenik, kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduentzat 1.800 euro bideratuko dira, eta webgunea euskaratu dutenentzat 2.000 euro.

Dirulaguntza hauen inguruko informazio guztia www.hondarribia.eus webgunean aurkitu daiteke. Eskaerei dagokienez, elektronikoki aurkeztu behar dira aipatutako web orriko Sarrera Erregistroren bitartez Izapideak BAZean (Javier Ugarte, 6) egin daitezke ere. Arreta-zerbitzu honen ordutegia astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 13.30era da eta, uda izanda, larunbatetan itxita egongo da.

Edozein zalantza argitzeko, 943 111 213 edo 943 111 211 telefono zenbakietara deitu daiteke.