Herritarrei eta bisitariei udalerri euskaldunak zer nolako altxorra diren eta euskaraz aritzera animatzeko Bertatik Bertara kanpaina jarri zuen martxan UEMAk 2020an. Aurten ere, udaran, sektore zerbi-tzuko langileak arreta euskaraz ematera bultzatu nahi ditu ekimenak.

Euskarri ezberdinak atera ditu UEMAk horretarako, taberna eta jatetxeetan jartzeko mahai-gainekoak, besteak beste. 300.000 ale argitaratu dituzte.

Oiartzungo 17 establezimenduk hartuko dute parte kanpainan eta Udala eta Ttur-Ttur hasi dira dagoeneko mahai-gainekoak eta kartelak banatzen.