Zarautz Altxa! ospatuko dute bihar egunean zehar herritarrek halterofiliaz goza-tzeko aukera izan dezaten. Euria egiten ez badu malekoian egingo dute. Zarauzko damaren aurrean (Mendilauta kalearen parean) izango da. Euria eginez gero Aritzbatalde pilotalekuan egingo dute. Aurten, Iruñeako Anaitasuna taldea izango da gonbidatua.

Azken hilabetean txapelketa ezberdinetan parte hartu du Zarauzko Halterofilia taldeak: Gipuzkoako Junior eta Unibertsitatearteko Txapelketa eta Teknika Kriteriuma eta Gipuzkoako Senior eta Master Txapelketa.

Gipuzkoako Junior eta Unibertsitatearteko Txapelketa eta Teknika Kriteriuma Villabonan izan zen. Junior kategorian taldeak 5 neska eta 8 mutil eraman zituen. Emakumezkoetan lau urrezko domina, zilarrezko domina bat eta sailkapen nagusian Malen Monasteriok lehenengo postua lortu zuen.