Herritarren mugikortasuna errazteko Usurbilgo Udalak eta Behemendi landa garapen elkarteak martxan jarritako Bidez Bide zerbitzuak udako ordutegia izango du, uztailaren 1etik aurrera. Uztailean, goizez soilik funtzionatuko du: 7.30etik 8.40era, 10.30etik 11.40era eta 13.30etik 14.30era zerbitzuak emango ditu. Zerbitzua telefonoz aurrez eskatu behar da 630 643 596 telefonoan.

Uztailaren 3an, 25ean eta 31n ez da zerbitzurik izango, jaiegunak baitira. Abuztuan ere ez da zerbi-tzurik izango, baina irailaren 1ean ohiko ordutegira itzuliko da.

Auzoetan eta landa ingurunean sakabanaturik bizi diren biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko sortu zen zerbitzu hau. Gainera, adineko pertsonak eta mugikortasun murriztua dutenen beharrei aurre egiteko ibilgailua etxeraino hurbiltzen da.