Urretxu: Gaur sua eta bihar erromeria
Urretxuarrek San Joan jaiak ospatuko dituzte gaur eta bihar. Gaur, 18.00etan, Iparragirre Balerdi musika tailerreko bandak kalejira egingo du. Jose Mari Lasa plazatik Ipeñarrietara joango dira eta ondoren Kalerrota, Barrenkale eta Iparragirretik Gernikako Arbola plazara. 18.30ean, San Joan pilota txapelketako finalak jokatuko dira Ederrena pilotalekuan.
20.30ean San Joan arbola jarriko dute Santa Barbaran eta 21.00etan Lizarriturri txistulari elkarteak kalejira egingo du. 22.30ean San Jon sua piztuko dute.
Santa Barbara
Biharko ekitaldiei dagokienez, 10.00etan udal ordezkariak Santa Barbarara abiatuko dira, Lizarriturri taldeko txistulariek eta Lurra taldeko dantzariek lagunduta. 10.45ean Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariek deialdia egingo dute. 11.00etan meza egingo dute eta loreak bedeinkatuko dituzte. Ondoren, Lurra taldeko dantzariek aurreskua dantzatuko dute.
11.00etan toka txapelketa hasiko da. Tiraldiak 11.00etatik 13.15era eta 16.30etik 18.00era izango dira. Sari banaketa 18.30ean izango da. Sariak egongo dira eta parte hartzaile guztien artean bertako produktuen bost saski zozkatuko dira.
12.15ean Lurra taldeko kideek dantza saioa egingo dute eta 12.30ean Irimora igoera hasiko da. Sariak 13.00etan banatuko dira. Ondoren, herri kirol desafioa egingo dute. 14.30ean herri bazkaria egingo dute.
16.30ean haurrentzako jolasak eta haurrentzako erromeria hasiko dira. 18.00etan helduen erromeria hasiko da, Aiko taldearekin. 20.00etan irrintzi txapelketa hasiko da. Ondoren, Santa Barbaran elkartutako guztiak herrira elkarrekin jaitsiko dira, txistulariek, dultzaineroek eta trikitilariek lagunduta.
Bukatzeko, 21.30ean erromeria egingo dute Gernikako Arbola plazan. Gauargi taldeak girotuko du.
Temas
Más en Bertan
-
Pasai Donibane sufrirá cortes de tráfico por la regata
-
Roban 15.000 euros en material del almacén municipal de Aretxabaleta, se llevan una furgoneta de la brigada y la queman en Elgeta
-
Proceso participativo para redefinir la movilidad en Aretxabaleta: estas son las propuestas que se plantean
-
Astigarraga cederá el local de Nabarra Oñatz a Haurreskolak