Hernanik dagoeneko eman die hasiera San Juan jaiei. 12.00etan Herburuk, Hernaniko buruhandien eta erraldoien konpartsak, suziria bota eta banderak jaso zituen. 

Elkartea aurtengo omendua izan da, urteetan herriko jaietan egiten duten lanaz gain, bi efemeride betetzen direlako: 75 urte igaro dira herrian erraldoiak lehenengo aldiz atera zirenetik eta 25 urte egungo erraldoiak eta buruhaundiak sortu zituztenetik. Iaz, gainera, bi erraldoi berri estreinatu zituzten, Akerra eta Sorgina, Hernanirekin lotura zuzena duten bi pertsonaia.

Hortaz, txupinazoaren ondoren, San Joan Martxarekin batera eta Hernani musika eskola publikoko ikasleen laguntzaz, Herburu taldeko erraldoi eta buruhandiak irten ziren.

Eguraldiak lagun, egun guztian zehar jende asko ikusi zen, batez ere Kaxkoko kaleetatik. Baina momenturik magikoena eta itxaroena arratsaldean iritsi zen, Akelarrearekin.

Akelarre en Hernani para comenzar San Juan

Akelarre en Hernani para comenzar San Juan Javi Colmenero

18.30ean, Lizeagatik, Akelarrearen kalejira irten zen eta San Joan erronda hasi zen Hernaniko Ohitura Zaharren abesbatzaren eskutik. Ordu berean, Kantuz abesbatzaren kontzertua hasi zen Urbieta kalean.

Hurrengo hitzordu garrantzitsua, 20.00etan iritsi zen. Salbe Nagusia hasi zen San Joan Bataiatzailearen parrokian. Egitarauan, ordu berean ere, Hernaniko Musika Bandaren San Joan erronda iragarrita zegoen.

Ordu horren bueltan ere, batzuk mezetan zeuden bitartean, Akelarreko pertsonaiak Gudarien plazara iritsi ziren eta emanaldiaren prestaketekin hasi ziren

Iaz, 30 urteren ostean, hainbat berrikuntza egin ziren Akelarrearen antzerkian, udako solstizioak naturarekin duen harremana indartzeko asmoz. Hortaz, ekitaldia urtaro berriari ongietorria baliatzeko erabiltzea erabaki zuten.

Amaitzeko, 21.30ak aldera, sua piztu zen eta herritarrek aurreskua dantzatu eta San Joan Kantaita ere abestu zuten. Gauean, ohitura den moduan Santa Barbara elkarteko danborrada irten egin zen.

Egitaraua: lau egun aurretik

Larunbatean San Joan eguna izango da eta ohi bezala 11.00etan parrokian Meza Nagusia izango da. Eguerdi partean, Txistulari eta Musika banden kontzertu bana izango dira Gudarien plazan eta arratsaldean, besteak beste, Dantza Solteko Txapelketa jokatuko da. Igandean eta astelehenean sokamuturra egongo da goizean, eta astelehenean ere Gatiburen kontzertu izango da. Jaiak asteartean amaituko dira Deabru Beltzak taldearekin.