Eitzako Irrika elkarteak 50 urte beteko ditu datorren irailaren 8an. Hori dela eta, beraiek izango dute Zumarragako Santa Isabel jaietako pregoia irakurtzeko ohorea. Antxon Biain lehendakariak irakurriko du pregoia.

Irrika 1973an sortu zen. Eitzan bi kuadrilla elkarrekin ibiltzen ziren. Garai hartan elkarte ugari sortzen ari ziren, Zumardi ere sortu berria zen, eta beraiek ere eurena izatea pentsatu zuten. Denak Eitza ingurukoak ginen eta gehienei ehiza zaletasunak ere lotzen zien.

Garai hartan Eitzan ez zegoela elkarterik. Bordatxo tabernaren ondoan Pinu Azpi elkartea egon zen, baina Irrika sortu aurretik desagertu zen. Hutsune hori bete eta elkar-tzeko leku bat izateko asmoz, hogeita zazpilagun bildu eta Irrika sortu zuten. Ez zuten aparteko beste helbururik.

Hasieran alokatu egin zuten eta gastuak gutxitzeko beraiek arduratu ziren lokala txukundu eta prestatzeaz. Lan dezente izan zuten, etxebizitza zahar bat bai-tzen. 1997an lokala berritu egin zuten. Handik urte batzuetara, etxea bota egin zen eta etxe berria egin zen. 2010eko azaroan Irrikak egoitza berria inauguratu zuen. Egun, 30 bazkide dira.

50 urte hauetan ekintza asko antolatu dituzte eta Zumarragako jaietan ere parte hartzen dute.