Kultur Aterkiak eta Zarraparrak, Zumarragako Udalaren babesarekin, musika jaialdia antolatu dute uztailaren 21erako eta 22rako. Uztailaren 21ean Uxue Kerejeta zumarragarrak eta Andoni Ollokiegik joko dute. Uztailaren 22an, berriz, Hipatia eta Willis Drummond taldeek. Lehenengo eguneko sarrerak 5 euro balio du eta bigarren egunekoak 12. Bi egunetako kontzertuez gozatzeko aukera ematen duenak, berriz, 15 euro. Sarrerak entradium.com-en daude salgai.

Bestalde, ekainaren 25ean Flecha musikariak kontzertu akustikoa egingo du Urretxuko Motz tabernan. Sarrerak 4 euro balio du, baina Zarraparrako bazkideak doan sartuko dira.