Kalerki jaialdia gaur aurkeztuko dute Zarautzen
Santa Klara parean izango da 18.00etatik aurrera eta antzerkiak uztailaren 6tik 9ra izango dira
Kalerki, kaleko antzerki eta arte eszenikoen Zarauzko jaialdia, hurrengo hilabeteko 6tik 9ra ospatuko da. Hala ere. gaur aurkeztuko dute egitaraua jendaurrean. Santa Klarako elizaren atarian egingo dute 18.00etatik aurrera eta ekitaldia publikoari irekia izango da.
Aurkezpenean Irune Urbieta, Kulturako zinegotzia, eta Agur-tzane Aizpuru, Kultura departamentuko teknikaria, egongo dira. Kamikaz Kolektiboko ordezkariek Kalerki jaialdian estreinatu duten lanaren nondik norakoak azalduko dituzte. Bestalde, Garazi Etxaburu dantzariak Gorpuztu pieza laburra dantzatuko du bertaratzen direnentzat.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate: Emakume Txokoa despliega su programación hasta junio con formación, cultura y mirada feminista
-
Errenteria renovará equipamientos para menores de edad
-
La XIII edición del Ordizia Urpekoak Saria se celebrará este sábado
-
Getaria solicita ser declarada como zona tensionada para controlar el precio de la vivienda