Síguenos en redes sociales:

Zumarraga: Eskola Jasangarria ziurtagiria La Sallerentzat

Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak eta Tapia eta Bildarratz sailburuek parte hartu zuten

La Salle-Legazpi ikastetxeak Eusko Jaurlaritzaren Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso du. Ikastetxeko arduradunak oso pozik ageri dira. “Iraunkortasunarekin eta garapen iraunkorrarekin dugun konpromisoa etengabea da, eta sari honek hori erakusten du. Gure eskolak egunerokotasunean ingurumenaren aldeko apostua egiten du: hondakin jasoketa bereiztua, kontsumo aurrezte ekimenak, energia berriztagarrien sustapena, Agenda 2030… Eskerrik asko eta zorionak hezkuntza elkarte osoari egindako lanagatik. Sari hau guztiona eta guztiontzat da. Mundu hobeago baten alde lanean jarraituko dugu!”.