Triatloiaren 35. edizioa jokatuko da gaur Zarautzen. 14.00etan hasiko da proba Getariako Malkorbe hondartzatik. Lehendabizi emakumeak irtengo dira eta hamar minutu beranduago gizonen txanda izango da. Gainditu beharreko proba hurrengoa da: Getaria eta Zarautz arteko 2.9 kilometroko zeharkaldia igerian, 80 kilometroko ibilbidea bizikletaz eta 20 kilometroko korrikaldia herrian barrena.

Korrikako ibilbidean aldaketa txiki batzuk egin dituzte Iñurri-tzan eraikitzen ari diren etxebizitzengatik. Iñurritzako parkera sartuko dira lasterkariak, gasolindegien arteko bira egin beharrean.

Guztira 750 parte-hartzaile izango ditu probak. Horietatik %60a inguru Euskal Herritik kanpokoak izango dira eta %8,5a emakumeak izango dira. Helene Alberdi zumaiarra da faborito nagusia emakumezkoetan eta gizonezkoetan Seastian Kienle eta Eneko Llanos.