Larunbat honetan emango diote hasiera udako igerilekuko denboraldiari Oiartzunen. Hortaz, ekainaren 10etik irailaren 10era, hiru hilabetez, egongo da irekita.

Ekaina, abuztua eta irailean 11.00etatik 20.00etara egongo da zabalik, baina uztailean ordutegi zabalagoarekin emango du zerbi-tzua, 10.00etatik 21.00etara.

Abuztuaren 3an izan ezik (Xaniteban herriko jai eguna), egunero egongo da irekita hainbeste oiar-tzuarrek erabiltzen duten zerbi-tzua. 19.600 pertsona joan ziren iaz udako igerilekura.

Udako piszina erabili ahal izateko, Elorsoroko bazkide ez direnek denboraldiko bonoa eta eguneko txartelak erosi ahal izango dituzte. Elorsoro kiroldegiko bazkideek, aldiz, urteko kuotan jasota dute udako igerilekuko zerbitzua.

Eguneko txartela 4,40 euroan 16 urtetik beherakoentzat eta 8,70 euroan gainerakoentzat salduko dira. Sarrerak bosnaka erosteko aukera ere izango da: 17,45 euroan gazteenak eta 34,65 euroan helduenak.

Denboraldiko bonoaren prezioei dagokienez, hauek izango dira: familiakoa 135,50 euro (gurasobakarreko familiek edo familia ugariek 94,85 euro); helduen banakakoa 101,65 euro eta gazteen banakakoa 67,80 euro.

Bost urtetik beherako haurrek ez dute igerilekuko sarrera ordaindu beharko.

Nahiz eta Udalak trafikoaren inguruan oraingoz zehaztapenik eman ez dituen arren, aurreko urteetan, udako igerilekua irekita egon den bitartean inguruko trafikoa berrantolatu izan da. Honela, hilerritik Goizueta kalea bitarteko zatia norabide bakarrekoa izaten da eta bestea aparkatzeko izaten da. Sibeluts kalea da igerilekuko aparkalekura iristeko bide bakarra.