HemenGuk azoka egingo dute bihar Oiartzunen. Herriko 19 ekoizle eta artisauk jarriko dute postua Kontzejupean 10.00etatik 13.30era udako produktuen eskaintzarekin.

Helburua, Oiartzunen sortzen den elikagai aniztasuna ezagu-tzera emateaz gain, ekoizleen eta bezeroen arteko zuzeneko harremana bultzatzea da.

Hortaz, herritarrak azokara hurbildu, bertako ekoizleak eta produktuak ezagutu eta herriko elikagaiak probatzera animatu nahi dituzte HemenGuk-eko kideek eta Udalak.

Garaiko barazki eta elikagaiak erosteaz gain, herriko artisauek ere azokan parte hartzen dute bere artelanak salduz.