Bihar HemenGuk azoka izango da Oiartzunen
Herriko ekoizle eta artisauek 19 postu jarriko dituzte Kontzejupean 10.00etatik 13.30era
HemenGuk azoka egingo dute bihar Oiartzunen. Herriko 19 ekoizle eta artisauk jarriko dute postua Kontzejupean 10.00etatik 13.30era udako produktuen eskaintzarekin.
Helburua, Oiartzunen sortzen den elikagai aniztasuna ezagu-tzera emateaz gain, ekoizleen eta bezeroen arteko zuzeneko harremana bultzatzea da.
Hortaz, herritarrak azokara hurbildu, bertako ekoizleak eta produktuak ezagutu eta herriko elikagaiak probatzera animatu nahi dituzte HemenGuk-eko kideek eta Udalak.
Garaiko barazki eta elikagaiak erosteaz gain, herriko artisauek ere azokan parte hartzen dute bere artelanak salduz.
Temas
Más en Bertan
-
Los “conciertos secretos” vuelven al Gaztetxe de Zarautz este sábado
-
El acuerdo de EH Bildu y Azkoitia Bai obliga al PNV a aplazar el debate de los presupuestos de 2026 al quedar su propuesta en minoría
-
Zumarraga recordará a José Manuel Morán y Julen Albisua en la Gala del Deporte
-
San Silvestre, bakardade ez hautatuari aurre egiteko lasterketa Hondarribian