Hondarribia: Abian da Erdi Aroko Pintxo Lehiaketaren XIV. edizioa
Aurten 12 tabernak hartuko dute parte, eta, gainera, ‘Herritarren Saria’ banatuko da
Ekainak 10 eta 11ko asteburuan izango den azoka bereziaren harira, herriko ostalarien arteko XIV. Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa antolatu du Udalak Erdi Aroko Hirien Sarearekin elkarlanean. Lehiaketa aste osoan zehar egingo da, gaur hasita eta datorren ostegunera arte, eta Erdi Aroko Pintxoaren Astearen barruan egongo da.
Aurten Loretxu, Hondar, Gran Sol, Enbata, Tatapas, Danontzat, Mika, Badia, Andire, La Perla, Sardara eta Larra tabernek parte hartuko dute. Horien arteko irabazleak hiria ordezkatuko du urriaren 28 eta 29an Hondarribian egingo den XIV. Pintxo eta Tapen Nazioarteko Lehiaketan.
Bestalde, nabarmendu behar da Erdi Aroko Pintxo Onenarena ez ezik, Herritarren Saria ere banatuko dela. Hiru pintxo janda, antolakuntzak banatutako eskuorriaren bitartez botoa emateko aukera izango du jendeak. Parte-hartzaileen artean asteburu bat Laguardian zozketatuko da.
Temas
Más en Bertan
-
Un zorro se adelanta a la visita del Olentzero e intenta colarse en una cena familiar en Elgoibar la noche del 24 de diciembre
-
Beasain aprueba el presupuesto de 2026 por 23,4 millones
-
EAJ-PNV justifica su abstención en los presupuestos de Getaria
-
Correos instala en Legazpi dos armarios de recogida y entrega de paquetes