Hockey lineako Espainiako txapelketa jokatuko da Bergaran
Infantil misto mailako zortzi talde, horien artean Burdinola, arituko dira nor baino nor gehiago bihartik igandera arte
Labegaraieta kiroldegiak hockey lineako infantil misto kategoriako Espainiako txapelketa hartuko du bihartik igandera arte. Zortzi talde arituko dira nor baino nor gehiago, “horietatik zazpi Espainiako indartsuenetarikoak izango dira”, aurreratu zuen aurkezpenean Bergarako Burdinola Irristaketa Klubaren presidente den Agustin Oyangurenek. Zortzigarrena eskualdeko jokalariez osatutako Burdinola taldea da.
Oyangurenen esanetan, torneoak “hockeya debagoiendarren artean ezagutzera emateko” balioko du, eta, aldi berean, kirolean “emakumeen papera” aldarrikatu nahi da.
Bi multzotan banatuko dira taldeak; baikoitzean lau onenek final laurdenak, final erdiak eta finala jokatuko dituzte. Burdinola lehenengoan dago, Castellongo CPC Vila-Real, Madrilgo Tres Cantos PC, eta Valentziako CP Alas Sagunto taldeekin batera. Bigarren multzoan, aldiz, CP Castellbisbal, CPL Valladolid, Burgoseko CHL Aranda de Duero eta Lugoko Lostregos Lucus taldeetako jokalariek neurtuko dituzte euren indarrak.
Guztira 18 partida lehiatuko dira, bihartik hasita, 9.00etan, igandeko finalera arte, 12.45ean.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años