Hernani: Sagarretak ingurumen jardunaldiak antolatu ditu
Hilaren 11ra arte, hitzaldiak, proiekzioak eta irakurketa eta mendi ibilaldi bat izango dira
Sagarreta Natur Taldeak, Hernani Burujabe proiektuaren barruan, ingurumen jardunaldi batzuk antolatu ditu. Atzo hasi ziren Energia berriztagarriak eta trantsizio energetikoa izenburuko mahai-inguruarekin eta ekainaren 11n amaituko dira. Hitzaldiak Biterin izango dira 19.00etan.
Gaur Herriz herri basoak sortuz ekitaldia burutuko da. Bi hi-tzaldi eta laburmetrai bat ikusteko aukera egongo da: Ea (Bizkaia) herrian Ullako basoa, Hernanin baso bat sortzeko egitasmoa eta Noizko Basoa filma.
Ekainaren 8an Urumea ibaian Akarregi-Ergobia tartean uholdeetatik babesteko proiektuaren azalpenak eskainiko dituzte Ura agentziak eta Foru Aldundiak.
9an, irakurketa bat egingo da Labaderotik hasita, 19.00etan.
Amaitzeko, mendi ibilaldia antolatu da ekainaren 11n Mandoegiko zentral eolikora. Irteera 9.00etan Aranoko aparkalekutik egingo dute.
Temas
Más en Bertan
-
Ataungo Atseden-toki jubilatuen elkarteak San Joan bezperako afaria antolatu du
-
Eibar, Aretxabaleta y Soraluze se calan la txapela de campeones en el Torneo de Pelota de la Cuenca del Deba
-
La biblioteca de Dunboa de Irun celebra esta semana unas jornadas culturales
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer