Beste urte batez, Itsasondon udalekuak izango dira. Aurten, 2020 eta 2011 urteen artean jaiotako haurrek parte hartu dezakete. Helburua guraso eta tutoreei laguntzea da, kontziliazioren aldeko lana eginda. Izan ere, eskolarik gabeko hilabeteetan haurrez kargu egiteko aukerarik ez dute izaten askok, lanak oztopatuta.
Ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean burutuko dira udalekuak Itsasondon, 10.00etatik 13.00etara. Bestalde, 9.00etatik 10.00etara zaintza zerbitzua egongo da, behar dutenentzako.
Itsasondon erroldatuta daudenek 100 euro ordaindu beharko dituzte udalekuetan parte hartzeko; gainontzekoek 135 euro.
Izen-ematea hilaren 26ra arte zabalik egongo da. Izen-emate orria sinatuta entregatu behar da, baita ordainagiriaren eta mediku txartelaren kopia bana.