Lasarte-Oriako Udalak ostegunera arte irekita izango du 2023ko San Pedro Jaietarako dirulaguntzen deialdia. 10.157 euroko kopurua zuzendua dago programa honentzat.

Egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuak izan ahalko dira laguntzen onuradun, betiere interes orokorreko jardueraren bat egiten badute San Pedro jaien esparruan.

Laguntzak norgehiagoka-erregimenean irekitako deialdiaren bitartez tramitatuko dira.

Bete beharreko baldintzak dira dirulaguntzen eskatzaileen erregistro orokorrean alta emanda egotea eta behar bezala betetzea dirulaguntzaren eskaera-orria, zehatz-mehatz azalduz garatuko duen programa eta gastu-sarreren aurrekontua.

Dirulaguntza emateko garaian ekintzen aurrekontua, parte-hartzaileen kopurua, antzeko proposamenekiko koordinazioa eta jarduerak duen errotze maila kontuan hartuko dira.