Bihar 600 gaztetxoek eskola triatloi proban parte hartuko dute
Jardunaldiak eragina izango du Errenteriako Fanderia auzoko trafikoan eta bertako igerilekua goizean itxita egongo da
Oarsotri Triatloi Klubak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin, bihar eskola triatloi jardunaldia egingo da Errenterian. Oarsoaldeko ikastetxeetako 600etik gora neska-mutilek parte hartuko dute.
Jardunaldi horretako igeriketa probak Fanderiako igerilekuan egingo dira, bidegorria oinez egingo den lasterketarako erabiliko da eta txirrindularitza proba, berriz, Touring eta Fanderia etorbideen arteko hiri zirkuituan egingo da; hain zuzen, Fanderiako igerilekuko biribilgunearen eta Fanderiako futbol zelaiaren sarrera nagusiaren artean.
Honek trafikoan eragina izango du. Izan ere, zirkuitua trafikoarentzako itxita egongo da probaren egunean, 7.30etik 15.00etara.
Era berean, zirkuituaren seinalizatutako eremuetan ezingo dira ibilgailuak aparkatu gaurko 22.00etatik biharko 15.00etara.
Hortaz, parte-hartzaile nahiz Fanderiako kirolgunera hurbildu nahi duten pertsonei bizikletaz edo oinez bertaratzeko gomendioa egin die Udalak; izan ere, Fanderiako kaleak trafikoarentzat moztuta egongo dira eta ibilgailua erabiltzea eta aparka-tzea zaila gerta liteke.
Gainera, lehiaketa dela eta, Fanderiako igerilekua eta hidroterapia gunea bihar itxita egongo dira 9.00etatik 14.00etara. Igeriketako haurrentzako ikastaroak Galtzarabordako kiroldegira aldatu dira.
Aldiz, instalazioko gainerako guneak irekita egongo dira ohiko ordutegian. Gainera, nahi duten pertsonak Galtzarabordako Kiroldegira joan daitezke.
Temas
Más en Bertan
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”
-
"Las cabras son más complejas de lo que pensamos; ahora están en celo y esto parece Sodoma y Gomorra"