Lezoko udal udalekuetan izena emateko epea aste honetan itxiko da
Eskaintza uztailaren 3tik 28ra burutuko da eta 200 plaza daude hiru eta hamabi urte bitarteko haurrentzat
Lezoko 2023. urteko udalekuetan izena emateko epea aste honetan amaituko da. Azkeneko eguna maiatzaren 19a, ostirala, izango da.
Udalekuak uztailaren 3tik 28ra burutuko dira eta 200 plaza eskainiko dira hiru eta hamabi urte bitarteko haurrentzat. Ekintzak Lezon burutuko dira astelehenetik ostiralera 9.30etik 13.30era.
Parte hartu ahal izateko, Lezon 2023ko urtarrilaren 1ean erroldatuak egon behar zuten; bere bizilekua aldatu dutenak edota etorkinen familiak salbu. Kasu hauetan Lezoko ikastetxean matrikulatuak egon behar dute.
Udalak izen-ematea Internet bidez (www.lezo.eus) egitea gomendatzen du. Hala ere, presen-tzialki egin nahi dutenek Euskara eta Kultura sailaren bulegora (Donibane kalea 2) bertaratu behar dute 8.30etik 13.30era. Bi hauetan izen-emate orria sinatua eta haurraren argazki bat (hobe euskarri digitalean) entregatu behar dira eta familia ugariek tituluaren fotokopia ere aurkeztu behar dute.
Udaletik aditzera eman dutenez, aurten ere haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da lanean ari diren gurasoentzat, 8.30etik 9.30era, udaleku irekiak hasi baino ordubete lehenago. Zerbitzua eskaintzeko zor- tzi haurrekin osatutako gutxieneko taldea beharko da.
Temas
Más en Bertan
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du
-
Beasain: Las hortalizas de primavera serán protagonistas del mercado extraordinario de mayo