Síguenos en redes sociales:

Gaur bukatuko dira Eitzako San Isidro festak

Mezaren ondoren, Irrika elkarteak hamaiketakoa eskainiko die auzoko jubilatuei

Zumarragako Eitza auzoko jaiak gaur amaituko dira. 11.00etan meza egingo dute eta ondoren auzoko jubilatuek hamaiketakoa egingo dute. Hamaiketakoa, urteroko moduan, Irrika elkarteak antolatuko du.

Eitza auzoko festak ostiralean hasi ziren. Txokolate jana, buruhandiak, musika eta herri afaria egon ziren. Pregoia Julio Pascual auzotarrak irakurri zuen.

Larunbaterako, toka txapelketa, Zu Dantzaz eta Jalgi Hadi taldeekin dantzaldia, gaztetxoen pilota txapelketako finalak, kros herrikoia, Zutik elektrotxarangaren saioa eta Iratzar erromeria taldearen kontzertua antolatu zituzten.

Atzo, Antxiñako Ama txistulari taldekoak izan ziren kalera irteten lehenak. Ondoren, meza egin zuten auzoko ermitan. Mezan Urretxu eta Zumarragako Goiargi abesbatzak abestu zuen. Dantza eta musika emanaldiak ere egon ziren.