Maiatzaren 19tik ekainaren 3ra hamaika emanaldi eskainiko ditu Gure Zirkuak Lazkaon. Baina data iritsi aurretik, zirkuaren muntaiaren txanda izango da. Igandean, hilaren 14an hasiko dira muntaketa lanak Abankoko parkingean. Horri horrela, Lazkaoko Udalak bertan dauden kotxeak erretira- tzeko deia egin du.

Udalak, gainera, hitzordu guztiak gogorarazi ditu: “Lehenengo emanaldia maiatzaren 19an izango da, ostiralean, 19.00etan; bigarrena, larunbatean, hilaren 20an, bi hitzordurekin, 16.30ean eta 19.00etan; eta hirugarrena igandean, hilaren 21ean, arratsaldeko 18.00etan. Hitzorduek hilaren 26an, ostiralean, 19.00etan, 27an, larunbatean, 16.30ean eta 19.00etan eta 28an, igandean, 18.00etan jarraituko dute. Ekainean 3an emanaldi gehiago izango dira; ekainaren 2an, ostiralean, 19.00etan, eta larunbatean, hilaren 3an, 16.30ean eta 19.00etan”.