Usurbilgo Santixabel jaiekin lotutako bi deialdi jarri dira martxan: festetako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketarena eta txupinazoa nork bota erabakitzekoa. Parte har-tzeko azken eguna, bi kasuetan, maiatzaren 23a izango da.

Santixabeletako egitaraua diseinatzeko lehiaketari dagokionez, Udalak eta Jai Batzordeak elkarlanean antolatzen dute. Lanak udaletxeko erregistroan aurkeztu behar dira. Lehiaketaren oinarriak udal webgunean daude. Informazio gehiago 943 371 999 telefonoan eskuratu daiteke.

Bestalde, Jai Batzordeak, aurten ere, txupinazoa nork botako duen erabakitzeko herritarren ekarpenak jasotzeko deialdia egin du. Herritarrei galdegin diete txupinazoa nork botatzea nahi duten eta zergatik.

Proposamenak helarazteko bi modu daude: kultura@usurbil.eus helbidera idatzita edo udaletxean, liburutegian, kiroldegian eta Potxoenean dauden kutxetan utzita.