Larunbatean, Lurraldia ekimenaren baitan, bisitak egingo dira familiek Astigarragako baserriak ezagutu ditzaten. Aurten hiru baserri daude aukeran: Lagatxaga, Oiarbide eta Ioltza.

Familia guztiak Oialumeko dantzalekuan elkartuko dira, 17.00etan. Bertan, Goldea elkarteko kideek hiru taldeak egingo dituzte (baserri bakoitzerako bat) eta baserrietara oinez abiatuko dira. Baserri bakoitzean gehienez hamar familia egongo dira.

Bisitak 30 eta 40 minutu artekoak izango dira. Bertan baserrian egiten dutena azalduko dute eta baratzea zein ganadua ikusteko aukera egongo da.

Parte hartzeko izena eman behar da aukeratutako baserria zehaztuz. Izen-ematea bihar itxiko da eta bi bide daude: alkate-tza@astigarraga.eus helbidera idatzita edo 943 335 240 telefonora deituta. Zalantzak argitzeko ibanarka@movistar.es helbidera idatz daiteke.