Basarri bertsopaper saria martxan da jada Zarauzko Udalak antolatuta. Aurtengoa 39. edizioa izango da eta aurreko urtean Aner Euzkitze bertsolari zarauztarrak irabazi zuen Zopa hozten ari zaizu bertso sortarekin.

Sariketan parte hartzeko lanek baldintza hauek bete beharko dituzte: Bertsopaper bakoitzak zortzi bertso izan beharko ditu, gutxienez. Gaia librea izango da eta bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztuko da. Parte hartzaileek gehienez bi lan bidal ditzakete eta lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.

Lanak bildatzeko azken eguna ekainaren 21a izango da eta garailea uztailaren 4an jakinaraziko da. Irabazten duenak 1.530 euro garbi jasoko ditu eta sari banaketa uztaileko Bertso Astean egingo da.

Bertsopaper sariaren 39. edizioko epaimahaian Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Uxue Alkorta egongo dira. Lanak helbide elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira. Horretarako kultura@zarautz.eus helbidera bidali beharko da lana.

Bi PDF artxibo bidali behar dira. Lehenengoan, bertso sortarekin batera, izenburua jarri behar da eta parentesi artean agilearen izengoitia. Bigarrengo artxiboan izenemate orria osatuta eta sinatuta egon beharko da, dokumentuaren izena egilearen izengoitia izango da.

Informazio gehiago lor daiteke udalaren webgunean (www.zarautz.eus), kultura@zarautz.eus webgunean eta 943 005 120 zenbakian.