Azpeitia – Eider Mendoza eta Joseba Egibar Azpeitian izan dira alderdi jeltzaleak Urola Erdi alkategaiak aurkezteko egin den ekitaldian parte hartzen. Egoera politikaren ikuspegi orokorra izan zen Mendozaren eta Egibarren hitzaldien ardatza. Mendozak EAJ-PNVren papera ekonomia bultzatzerakoan azpimarratu zuen, baita ere Gipuzkoak duen erronkei aurre egiteko gaitasuna. Egibarrek, berriz, EH Bilduren proiektu falta salatu zuen.

Jabier Altunak, Azpeitiko alkate-tzarako hautagaiak, langabezia, formakuntza, merkataritzari laguntza, herria txukun mantentzea eta Udaltzaingoa indartzea aipatu zituen lehentasunen artean. Ana Loiola Azkoitiko alkategaiak bailara indar- tzea elkarlanean eta Urola Erdiak dituen proiektu estrategikoak bultza- tzea dira eman beharreko pausoak. Gari Mendizabal Zestoako alkategaiak Zestoak aldaketa behar duela esan zuen. “EH Bilduk egindako politikak despotismo eta autoritarismo indibidualez josita egon dira. Honen aurrean, EAJ-PNVk pertsonak erdigunean jartzen dituen programa du, memoria, herriak behar dituen azpiegitura eta zerbitzuak, auzoen oreka eta trantsizio energetikoa landuko dituenak, besteak beste”.