Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du bihar, 19.00etan, Baztartxon. Fantasia diskoa besapean dator gernikarra. Azken disko honetako piezekin batera, bere ibilibidean garrantzitsuak izan diren kantuak joko ditu. Elorrietak Ander Zulaika, Ruben Caballero, Fernando Neira eta Txus Aranburu musikarien laguntza izango du eszenatokian.

Gatibu Azpeitin

Elorrietak aurkeztuko duen lana ez da Urola Erdian aurkeztuko den bakarra egun hauetan. Gatibuk Sanagustin kulturgunean aurkeztuko du bihar, 22.30ean, bere hamargarren diskoa, Distopikala.