Teo Alberro alkategaiarekin batera, EH Bilduko zerrenda aurkezpenean lau barrutietako 19 pertsona “konprometitu” herriaren alde lan egiteko prest agertu ziren. “Pasaia hobea posible dela sinisten dugulako, eta herritarren babesa, zuen babesa, dugulako”, aldarrikatu zuten.

“Pasaiaren alde ilusioz lan egiteko prestutasuna duen lan taldea” dela azpimarratu zuten. “Esperientzia eta freskutasuna biltzen dituen taldea”, alegia.

Alkatetza lortzen badute proposatzen duten gobernantza eredua gertukoa, elkarlanean lan egingo duen eta entzuten dakien Gobernua, kolaboratiboa eta gardena izango dela baieztatu zuten.

Zerrenda osatzen duten 20 izenak hauek dira: Teo Alberro Bilbao, Aintzane Taberna Ezkurra, Iraitz Pazos Lapido, Laura Ré Lozano, Miguel Mari Torrea Etxabe, Aitor Brion Barneto, Natitxu Etxarri Aizkorreta, Amaia Muguruza Arregi, Mikel García Peñil, Mari Luz Etxaniz Rojo, Miren Murua Arrizabalaga, Joanes Bereziartua Zurutuza, Gotzone Goienetxea Goikoetxea, Ander Arrieta Mariño, Iñigo Beraza Iglesias, Ainhoa Calvo Maneiro, Ramontxo Illarregi Elberdin, Garazi Eizagirre Sagarzazu, Josema Elizazu Indakoetxea eta Junkal Mintegia Arregi.