Nazioarteko Gitarra Jaialdia Hondarribira itzuli da
Gaur, bihar, igandean eta astelehenean kontzertuak izango dira udalerrian zein Irungo Oiasso Museoan
Atelehenera arte, gitarra protagonista izango da Hondarribian XXI. Hondarribiko Nazioarteko Gitarra Jaialdia dela eta. Gaur, bihar eta igandean kon-tzertuak izango dira Kultur Etxean; asteleheneko emanaldia, berriz, paradorean izango da (guztiak 20.00etan). Gainera, Irungo Oiasso Museoan ere kontzertua izango da igandean, 12.30ean, Musika Museoan zikloaren barruan.
Programa osoa www.hondarribia.eus webgunean aurkitu daiteke, eta honen barruan nabarmentzekoa da Carles Pons eta Jose M. Cuenca protagonista dituen biharko kontzertua.
“21. urtea du Kitarra Jaialdiak Hondarribian. Eskerrak eman nahi dizkiot Carles Pons-i, udal desberdinekin izan duen lankide-tza bikainagatik. Duela urte pare bat uztailera pasa genuen jaialdia, baina aurten berriz maiatzeko zubira bueltatu dugu”, azaldu zuen aurkezpenean Juan Luis Silanes zinegotziak.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate: Emakume Txokoa despliega su programación hasta junio con formación, cultura y mirada feminista
-
Errenteria renovará equipamientos para menores de edad
-
La XIII edición del Ordizia Urpekoak Saria se celebrará este sábado
-
Getaria solicita ser declarada como zona tensionada para controlar el precio de la vivienda