Síguenos en redes sociales:

‘Parketarrak’ ekimena gaur bueltatzen da Beasainera

Trenbide kaleko parkean burutuko da, 16.45etik 18.45era, euskararen erabilera sustatzeko asmoz

Jolasen bidez kalean eta parkeetan haurren artean euskararen erabilera handitzea helburu duen Parketarrak ekimena bueltan da Beasainen. 3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta Trenbide kaleko parkean burutuko da, gaurtik aurrera, maiatzaren 4, 9 eta 11n.

Adin tartearen araberako bi programa izango dira. Zabu Zibu izenekoa bata, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat pentsatutakoa. 16.45ean hasi eta 17.45ean amaituko da. Bestea, Txirrintxon, 6 eta 9 urte arteko umeentzat prestatutakoa; 17.45etik 18.45era gauzatuko da.

Gaur egingo da edizio berriaren lehenengo saioa.