Bere taldea osatuko duten gizon-emakumeekin elkartu da aste honetan Xabier Otxoa, EAJko Usurbilgo alkatetzarako hautagaia, programaren lerro nagusiak aztertzeko eta udal zerrenda osoa aurkezteko data zehazteko. Aurkezpena maiatzaren 5ean egingo da, Artzabalgo plazan arratsaldeko 19.00etan.

Otxoaren esanetan, “aurreran-tzean bidelagun izango duzuen gizon-emakume taldea usurbildar guztien ongizatearen eta bizi kalitatearen alde lan egiteko helburuarekin burutu dugu”.

Hautagai jeltzaleak honakoa azpimarratu zuen izandako bileran: “Hartzen den erabaki orok, gutxienez, ondorio bat dauka eta hau da unea erabaki berriak hartzeko. Taldean, usurbildarrentzat aukera berriak emateko konpromezu osoa daukagu, seriotasunez, anbizioz eta ilusioz, herriari, etorkizunera begira, ziurtasunak emateko eran-tzukizuna hartzen dugu”.

Ildo horretan goraipatu zuen herria, esanez “Usurbil bizitzeko herri eder, eroso eta lasaia da, oso ongi bizi gara, baina zergatik uko egin bistakoa den hobekuntza bati?” “Hobetzeko marjina oso handia da oraindik eta gure taldea prest dago erronka horri aurre egiteko”, nabarmendu zuen.

Amaitzeko taldearen konpromezua azpimarratu zuen: “Usurbildarrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlari-tzarekin elkarlanean, biharko Usurbil eraikitzeko prest gaituzu”. Adibidez, GI-20 errepidean dagoen Ari-tzetako zerbitzugunetik Kalezarreraino joan daitekeen errepide berria eraikitzeko beharrezkoa den lan guztia egiteko konpromezua adierazi zuen.