Ostegunean nerabezaroari buruzko hitzaldia dago Astigarragan
Astigarragako Erribera kulturgunean eskainiko da euskaraz eta gurasoei zuzenduta dago
Astigarragako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkartearekin lankidetzan, ondu duen 2022-2023 ikasturteari begirako hi-tzaldi zikloko azkeneko bi saioetan, haurraren garapena eta adimen emozionala izango dira hizketagai.
Ostegunean, 18.00etan, Eider Fernandezek gurasoei baliabideak eskainiko dizkie haurraren garapenaren laguntzaile eta bideratzaile begirunetsuak izan daitezen. Maiatzaren 10ean, 17.00etan, izango da azken saioa, Nerea Mendizabalen eskutik. Familiako gatazkak eta estresa kudea-tzeko pilulak izeneko hi- tzaldia eskainiko du.
Bi emanaldiak Erribera Kulturgunean izango dira; doan eta euskaraz.
Izen-ematea zabalik dago bi hitzaldietarako 943 335 064 telefonoan edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidera idatzita.
Temas
Más en Bertan
-
Eibar, de las ruinas de la Guerra Civil a los ‘gloriosos’ años 60 cuando era conocida como la cuarta capital de Euskadi
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras