Sanprudentzioak ospatuko dituzte Getarian ostiraletik igandera.
Ostiralean 22.00etan San Prudentzioko Dunba Kopla saioa egingo dute. Sarrerak bost euroren truke lor daitezke Harritarten.
Larunbatean 14.00etatik aurrera Naparjito festa ospatuko dute. Bazkari herrikoia egingo dute eta bertan egongo dira MExikortxo Band, La jodedera eta Skarreggekasko taldeak. 20 ruroren truke daude sarrerak salgai Harritarten.
Igande eguerdian Urritzarekin aisialdia egingo dute haurrek eta 13.30ean Gure Txeruko dantzariak arituko dira.