Asteazkenean, 18.00etatik 19.30era, Nerea Mendizabalen eskutik, Errenteriako haur eta nerabeen gurasoek Komunikazio ez bortitza izateko tresnak eskuratu ahal izango dituzte tailer baten bidez.

Hitzaldia Reina Aretoan izango da eta euskaraz eskainiko da. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendari-tzaren prestakuntza eskaintzaren barruan kokatzen da.

Programa honen bidez, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetu nahi dira.

Hitzaldi honetan parte hartu nahi duten familiek helbide honetan gaur eman beharko dute izena: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd2EGUvQ8zhTurby6UQWyNwNOTd6jimsEoAkUc9Vof68kh_-g/viewform.

Galdetegia Herri Bizia udal webgunean ere aurki daiteke. Plaza mugatuak dira.