Beasaingo Idazlan Lehiaketak aurtengo irabazleak eman ditu ezagutzera. Larunbat eguerdian, Igartza Jauregian banatu zituen Udalak sariak eta aipamenak. Beste urte batez, euskaraz sortzeak saria izan du Beasainen. Horrela, euskaraz idatzi eta irakurtzea sustatu nahi da udalerrian.

Lehiaketak hainbat kategoria ditu: prosa, olerkia edo poesia, eta bertsoa. Gainera, adinaren arabera ere bereizi izan dira sariak.

A mailan, 2005 eta 2006 urteetan jaiotako eskualdeko ikasleen artean, prosan, June Anza Auzmendik lortu du lehenengo saria, Aske naiz lanarekin. Bigarren postua Maialen Zunzunegi Tapiarentzat izan da eta Zer da zoriontasuna idazlanaren- tzat. Hirugarren saritua Naroa Aranburu Azpiazu izan da, Borroka garratza lanarengatik. Aipamenak Eneko Altuna Egiguren, Laida Razkin Salazar eta Nora Ruiz de Zuazo Elorzarentzat izan dira.

Olerkiaren kategoriari dagokionez, Nagore Agirre Alvaradoren Ertzak lana izan da epaimahaiaren gustukoena; eta bigarren hoberena Ez isildu eta kontatu, Helen Hidalgo Repesena. Aipamenak Diego Díez Txintxurreta eta Amets Zurutuza Eskisabelek lortu dituzte.

Bertso atalean, June Aiestaran Iparragirre (Eskolako paretan) izan da lehenengoa eta Axier Olano Zufiaurre (Itxurak) bigarren. Ixiar Barandiaran Errandoneak eta Kepa Ormazabal Galdosek lortu dituzte aipamenak.

B mailan, 2007eta 2008 urteetan jaiotako gazte irabazleak ondorengoak izan dira: Prosan, Amets Irastorza Ezkiaga (Irribarre lokaztua), Leo Mujika Arrese (Baskavigin, euskal balezaleen triskantza) eta Amaia Sarasola Auzmendi (Mirariak ez dira mirariz gertatzen); poesian, Amets Irastorza Ezkiaga (Bellum/duelum), eta Ane Malkorra Mendizabal (Nor naiz); eta bertsotan, Kimetz Furundarena Agirre (Euskara), eta Amets Irastorza Ezkiaga (Hemen nauzu, laguna!).

D mailan, 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoen artean, prosan, Maria Arozena Margaretok (1182) irabazi du, Amets Zubizarreta Etxaniz (Ez irakurtzek gutuna) bigarren izan da, eta hirguarren Irati Hoa Montero Tran (Iratiren zaindaria). Bertso atalean, Izadi Furundarena Agirre Dantza lana izan da txukunena, eta Amets Zubizarreta Etxanizen Putreak kabian bertsoak lortu du bigarren garaikurra.

Beste bi kategoria gehiago izan dira, E eta F maila, 2011 eta 2014 artean jaiotako haurrena.