Getariako EH Bilduk gazteekin elkar-trukatzeko ariketa egingo du
Ostiralean izango da ekitaldia arratsaldeko 19.00etatik aurrera Getariako Ulpiano aretoan
Getariako EH Bilduk udal hauteskundeetarako 15 herritarrez osatutako zerrenda aurkeztu zuen duela aste batzuk. Martxoaren 17an aurkeztu zuen, hain zuzen ere.
Eragile eta norbanakoetatik jasotako eskaerak eta Getariako EH Bilduk urteetan bildu duen esperien- tziatik datozen lau urteetarako lehentasun nagusiak ezarri dira. Legegintzaldi garrantzitsua izango da, izan ere, herriak datozen urteetan hartuko duen norabidea marraztuko baita. Horren adibide garbia da herriko antolamendu nagusia, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) landu eta onartzea eta beraz, etxebizitzen inguruko erabakiak hartzea, ekipamenduena... besteak beste.
Hori guztia dela eta, eta “guzti honek belaunaldi desberdinetan izango duen eraginaz jakitun, gure herriaren etorkizuna diren gazteekin EH Bilduren programako pasarte nagusiak herriko gazteekin elkarbanatzeko eta iritziak elkar-trukatzeko ariketa egingo da Getarian”, adierazi dute alderditik. “EH Bildurentzat maite dugun herriak galdera eta erantzun berriak behar ditu eta hor, gazteek, zer esateko asko dute”.
Horretarako, ostiral honetan jarri dute hitzordua 19.00etatik aurrera egingo dute elkar-trukatzeko ariketa hori Ulpiano aretoan. Bertan egongo dira zerrendakideak diren Aini- tze Gereka, Eneko Mirallez, Eñaut Silbeti eta Maddalen Iraola.
Temas
Más en Bertan
-
EAJ-PNV convoca a los zumaiarras a una sesión participativa sobre el futuro del pueblo
-
Pasaia ha aumentado su tasa de reciclaje desde enero en 3,5 puntos, alcanzado el 51,4%
-
Zarautz recibirá a lo grande a su equipo de fútbol este domingo tras el ascenso a Tercera
-
Un mural que condensa 50 años de música en Pasaia