Oiartzungo Udalak Euskara plan berri bat diseinatuko du
Udalak, Oiartzunen euskararen erabilera sustatzeko helburu, prozesu parte-hartzailea abiatuko du plan berri bat diseinatzeko. Euskaraz urtabe izena jarri diote ekimenari, prozesuak emango dituen fruituengatik. Aurreko euskarako plana 2018an jarri zen martxan eta bost urte igarota berrikuspena egiteko ordua iritsi da.
Oiartzungo Udaleko Euskara Ba-tzordeko kideek eta plana osatzeaz arduratuko den talde eragileko kideek aurkeztu zuten joan den astean prozesua. Bi fase nagusi izango ditu. Hasteko, “nondik gatoz?” galderari erantzungo diote herritarrek. Horretarako, aurreko planaren balorazioa egingo dute galdetegi baten bidez; galdetegia oiartzuarren artean zabalduko dute, ahalik eta iritzi gehien biltzeko asmoz. Galdetegia https://labur.eus/07svB estekan aurki daiteke. Gainera, gaztelaniaz erantzuteko aukera ere zabaldu dute https://labur.eus/A7un6 helbidean.
Galdetegiarekin batera, herritar batzuei elkarrizketa xeheagoak egingo dizkiete, iritzi horiek gertutik ezagutzeko. Bestetik, hizkuntzei dagokienez, egungo Oiartzungo datuen bilketa egingo dute, euskararen egoera zehatza neurtzeko asmoz. Horietatik ateratakoarekin diagnostikoa osatuko dute.
Ondoren, “nora goaz?” fasea abiatuko da. Fase honetan lan-mahai parte-hartzaileak izango dira ardatz, eta ekaina, iraila eta urria bitarte egingo dira. Herritarrak hainbat arlotako lan-mahaietan bilduko dira eta proposamenak egin ahal izango dituzte, gako nagusiak identifika-tzearekin batera. Edonorentzat irekiak izango dira proposamenak egiteko erabiliko diren saioak.
Azkenik, saio batean jasotakoen inguruko iritziak entzun eta plana sortzeko ideiak bilduko dituzte.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”