Andoaingo 52 establezimendu ‘Euskaraz barra-barra’ markan
Ekimen berriaren pilotatzeko prozesuan parte hartzen ari den herrietako bat da Andoain
Andoaingo herriak Euskaraz barra-barra marka berriaren pilotatzeko prozesua parte hartu du, eta zerbitzuen sektoreko 52 establezimendu atxiki dira dagoeneko.
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sortu dute marka bateratuta, bezeroei adierazteko euskaraz egiteko aukera dutela marka duten lekuetan.
Duela hilabete batzuk hasi zen marka berria pilotatzeko prozesua. Guztira 3-6 hilabete arteko proba denbora honetan Donostia, Oarsoaldea, Andoian, Laudio eta UEMAren barneko herrietako 1.644 establezimendutan ezarri da Euskaraz barra-barra marka bateratu berria pilotatze-fasean. Andoaingo kasuan, 52 establezimendu atxiki dira.
2023an 50 udalerri inguru, EAEko hiru hiriburuak barne, hasiko dira Euskaraz barra-barra ezartzeko prozesuarekin.
Temas
Más en Bertan
-
Abuztuaren 1ean sartuko da indarrean Jaizkibel mendiko ibilgailu motordunen erabilera mugatuko duen ordenantza berria
-
Recortadores, sidra, queso y mucho más en Azpeitia en el día del Baserritarra
-
Orio se reinventa: ya hay fecha para la nueva versión del Bisigu Eguna
-
Xanistebanak girotzen joateko, igandetik kirol eta kultur ekitaldiak izango dira