Orio

– Orioko Udala azken asteetan herriko txaranga sortzeko urratsak egin ditu eta horretarako bizpahiru bilera egin ditu azken hilabeteetan.

Bertan zenbait herritarrek parte hartzeko interesa erakutsi dutela ikusita, lehen entsegurako hitzordua zehaztu dute jada.

Lehen entsegua, beraz, apirilaren 21ean izango da (ostirala) arratsaldeko 19.30ean, KTA eraikineko lehen solairuan.

Herriko musikari gazteak zein helduak txarangan parte har-tzera animatu dituzte Orioko Udaletik eta lehen entseguan hutsetik ez hasteko zein kantu joko dituzten ere zehaztu dute: Ortzadarra, Gure Kaiola, Kabila eta Polvo y paja.

Orioko Udalak herriko musikari eta musikazaleen eskura jarri ditu abesti horien partiturak beraien webgunean, www.orio.eus, albisteen atarian. Bakoitzak bere instrumentua eramango du. – P.A.