Astigarragak ibai parkeko aisialdi gunea hobetuko du
Kalistenia zona bat, tirolina, adinekoentzako makinak eta ur eremu bat egokituko dira
Astigarragako azkeneko Tokiko Gobernu Batzarrak ibai parkean argiteria publiko berria instalatzeko eta jolas eta aisialdi eremuak egokitzeko kontratazio espedienteak onartu zituen.
Hainbat gune ekipatuko dira, besteak beste, haur eta gazteentzako trebakuntza gunea, tirolina, kalistenia, adinekoentzako makinak, ur eremua… Hornituko diren espazio horiez gain, egokitzapen txikiak egingo dira gaur egun mahaiak eta aulkiak dauden eremuan. Lanek 188.000 euroko aurrekontua dute.
Bestetik, led argiak dituzten hainbat farola jarriko dira. Aurrekontua 68.283,38 eurokoa da (BEZik gabe).
Temas
Más en Bertan
-
“Mucha gente que viene de fuera a Zumaia tiene la oportunidad de integrarse haciendo deporte en grupo”
-
Errenteriako Baserritarren Azoka festeja la llegada del otoño
-
El legazpiarra que ha hecho cientos de clavos para la nao San Juan
-
La Diputación anuncia una nueva línea de autobús entre Astigarraga, hospitales y universidades