Bihartik apirilaren 16ra arte, Oiartzungo turismo bulegoa irekita egongo da berriro Arizmendienea etxe-museoan, Aialde kaleko 4. zenbakian. Bertan, herriko zein eskualdeko informazioa jaso-tzeko aukera izango da.

Gainera, XX. mende hasierako euskal burgesiaren oporretako etxebizitzen adibide bikaina den Arizmendienea ezagutzeko aukera egongo da, eskainiko diren bisita gidatuei esker. Bisita hauek doakoak dira. Erreserbak turismo bulegoan egin daitezke (tel.: 943 508 913).

Eleberriak

Bestalde, apirilaren 9an, Euskadi Turismo de Novelaren eskutik, eleberrietan azaltzen diren Pasai San Pedro eta Pasai Donibaneko txokoak beste modu batera ezagutzeko aukera eskainiko da.

Erreserbak 615 740 058 telefonoan edo euskaditurismodenovela@gmail.com helbidean egin daitezke.