Síguenos en redes sociales:

Praktiketako hiru langile kontratatu ditu Orioko Udalak

Next Generation funtsen bidez, bi aurkeratu dituzte jada eta hirugarrenaren tramiteak jarri dituzte

Orioko Udalak praktiketako hiru langile kontratatuko ditu. Lanbideren Administrazio publikoetan lehen lanbide esperientzia izateko programako dirulaguntzaren bidez egingo du eta jada bi aukeratu dituzte. Bat eginkizun anitzetarako langilea eta bestea digitalizazioko administraria.

Oraingoan, hirugarren bat kontratatzeko, tramiteak martxan jarrita dituzte dagoeneko eta gizarte langile postu bat betetzeko izango da. Laguntza horiek Europar Batasunaren Next Generation funtsak finantziatutako Susper- tze, Transformazio eta Erresilien- tzia Planaren barruan daude, 16 eta 30 urte arteko gazteen enplegua sustatzeko asmoarekin.