Síguenos en redes sociales:

Oarsoaldea eskualdea, familiarekin plana egiteko leku aproposa

Oarsoaldea eskualdea, familiarekin plana egiteko leku aproposa

Oarsoaldea eskualdeak udaberrian familiarekin egiteko egitasmo ugari eskaintzen ditu. Arditurriko bide berdea igarotzean aurki ditzakegu plan desberdinak.

Izan ere, antzina, meategiko tren zaharrak mea Oiartzungo Arditurritik Pasaiako portura garraiatzeko erabiltzen zuen bide hau. Gaur egun, Oiartzun ibaiaren ertzean doan ibilbide atsegina bihurtu da. Oarsoaldea alderik alde zehartzen du, Aiako Harria Parke Naturaletik Pasaiako badiaraino. Ia maldarik ez du, beraz, familian egiteko oso egokia da, oinez zein bizikletaz.

Ibilbidearen jatorrian, erromatar garaitik eta 2.000 urtez ustiatuak izan ziren Oiartzungo Arditurriko meategiak bisitatu daitezke. Oiar-tzunen ere, Luberri, geologiari buruzko museoa, eta Soinuenea, herri musikaren txokoa, ikus daitezke.

Ibaian behera jarraituz, hurrengo geldialdia Errenteria da eta Fanderiako errota aurkitzen da. Gainera, Erdi Aroko hirigune historikoa eta Jantziaren Zentroa ezagutu daitezke.

Hemen, bide berdetik zuzenean Donostiara joan beharrean, Lezora biratu daiteke bere hirigune historikotik barrena ibiltzeko.

Bidea zuzen jarraituta, Pasaiako badiara, azken geldialdira iristen dira bisitariak. Han Donibane eta San Pedroko barrutietako kasko historikoak, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa eta Albaola Itsas Kultur Faktoria aurkitzen dira.

Museo guzti hauek bisitatzeko, aukera interesgarria izan daiteke eskualdeko museoen bonoa eskuratzea 12,50 euroren truke. Gainera, urtebeteko balioa dauka honek. Bestalde, zenbait deskontu ere badaude eskualdeko museo bat baino gehiago bisitatzeko. Museoetan bertan edo eskualdeko turismo bulegoetan deskontu hauen inguruan galdetu daiteke.

Oarsoaldeak ihesaldi bat egiteko ostatu eskaintza zabala du eta bide berdea egiteko bizikletak alokatzeko aukera desberdinak baditu.