Ureztatze sistema berria Beasaingo Dolarea parkean
Euri-sentsore bat izango du sistemak, euria eginez gero ez aktibatzeko
Dolarea parkea erreferente bihurtu da beasaindarrentzat, besteak beste, bertan dauden ur-jolasengatik. Gainera, espazioak berdeguneak ditu bertan etzanda edo eserita egoteko. Berdegune hauek egoera egokian mantentzeko asmoz, eta jendeak gozatu ditzan, Beasaingo Udalak ureztatze sistema berri bat ipintzea erabaki du. Izan ere, garrantzitsua da belardiak ondo ureztatua egotea.
Sistema zortzi sektoretan banatuko da, eta parkean bi ur-hargune jarriko dira. Guztira, ebakidura ezberdineko 900 metro hodi sartuko dira. Kontrolatzeko, aplikazio mugikor bat erabiliko da, sistema urrutitik aktibatzea ahalbidetuko duena. Gainera, euri-sentsore bat izango du sistemak, euria eginez gero ez aktibatzeko.
Azpiegitura honetako obrak datozen egunetan amaitzea espero du Udalak. Lanen kostua 21.600 eurokoa (gehi BEZ) izango da.
Temas
Más en Bertan
-
Sprilur derribará varios pabellones de ArcelorMittal Zumarraga
-
El coro Atzokoak celebra este sábado su 40 aniversario con un concierto solidario en el Amaia KZ
-
Una unidad móvil de la Policía Nacional acudirá todos los meses a Elgoibar para tramitar el DNI y el pasaporte
-
Segunda campana robada en una ermita de Eibar en poco más de dos meses