Bihar BMW Lurauto BTT Lasarte-Oria bizikleta lasterketa egingo da. Oraingoan ere bete da partaideen kupoa, 350 lagunek eman dutelako izena. Proba amai-tzerakoan txistorrada izango da Okendo plazan.

Zeharkaldia Andatza eta Burun-tza mendietan barrena igarotzen da, eta publiko guztientzat pentsatuta dago, hiru ibilbide baititu: motza, 25,7 km eta 862 metroko desnibela; ertaina, 31,6 km eta 1.100 metroko desnibela; eta luzea, 42 km eta 1.466 metroko desnibela.

Gomendatu dutenez, dortsalak Urbil zentro komertzialeko Eroskin jaso beharko dira gaur, 10.00etik 13.00etara, antolatzaileen lana errazteko. Gaur ezin duenak bihar Antonio Mercero gunean (Okendo plaza), 7.30etik 8.30era eskuratu dezake.

Dortsala jasotzeko inskripzioa baieztatzeko erregistroan agertzen den QRa aurkeztu beharko da, 18 urtetik beherakoen kasuan gurasoen baimena sinatua eta ziklismoko lizentzia, indarrean dagoena, halakorik izanez gero.

Beste pertsona baten dortsala jaso daiteke, haren inskripzioaren QRa aurkeztuta.