Leitzarango Bisitarien Etxeak jarduera eta turismo jasangarrien eskaintza berritu eta erakargarriarekin ekingo dio. Zerbi-tzu pertsonalizatuak eskaintzen dizkie Leitzaran bailarara hurbiltzen direnei martxoaz geroztik, eta Leitzaran-Plazaola Bide Berdeari eta Andoaini buruzko informazio turistikoa ere.

Aste Santuan (apirilaren 3tik 16ra), zentroa egunero egongo da zabalik, 10.30etik 18.30era. Burdinbidearen edo Leitzaran Abentura udalekuen eskaintza finkatuari Bizipen zerbitzua gehitu zaio aurten, enpresa eta lantaldeentzat espezializatua.

Urtero bezala, hainbat ekintza egiteko aukera izango da Leitzaranen. Hala nola, bizikletak garbitu eta konpontzeko zerbitzua; Via Ferrata bisita gidatua; orientazio zirkuitua; bisita gidatuak oinez edo bizikletan; #Leitzaran0zabornaturan proiektua; kultur arloko ekimenak Kalegiroan programaren baitan; eta Leitzaran Abendura udalekuak udan.